Adimen artifizialak euskaraz egin dezan
Erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.
Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.
Zure ahotsa garrantzitsua da
Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.
Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.
Horretarako, sartu eta grabatu mesedez 30-300 esaldi inguru . Oso erraza da.
Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.





