Skip to main content

Gaitu proiektua


Adimen artifizialak euskaraz egin dezan
Erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu.
Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.

Zure ahotsa garrantzitsua da
Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.

Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko  tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.

Horretarako, sartu eta grabatu, mesedez, ahalik eta esaldi gehien . Oso erraza da.

Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.

  • Egingo diren ahots-grabazioak direla-eta, Mozilla Fundazioaren “Common Voice” proiektuaren datu pertsonalen tratamenduaren gaineko informazioa honako esteka honetan dago: https://commonvoice.mozilla.org/es/privacy
  • Gaitu.eus markaren titularrak (Eusko Jaurlaritzak) ez du datu pertsonalik tratatzen.