Erronka berri bat dugu: milaka ahots behar ditugu makinek euskara ulertu eta hitz egin dezaten. Prest al zaude erronkaren parte izateko?
Sari hauetariko bat irabazi nahi duzu?
Horretarako, abenduaren 1era bitarte grabatu ahal beste audio euskaraz!
Grabazio gehien egiten dituzten lehen bi parte-hartzaileek irabaziko dute erronkaren erronka eta bi opari hauen artean aukeratu ahal izango da.
PARTE HARTZEKO BIDEA:
Berria naiz
- Sortu zure profila Commonvoice-n
- Ziurtatu profila ikusgai moduan daukazula
- Atera pantaila-irudi bat grabazio kopuruari eta atxiki hurrengo pausuan.
- Bete beheko parte-hartze formularioa
Badut profila dagoeneko
- Sartu zure Commonvoice-eko profileko Arbela atalean
- Atera hau bezalako pantaila-irudi bat zure grabaketa kopuruari eta atxiki azpiko parte-hartze formularioan.

- Ziurtatu profila ikusgai moduan dagoela
- Bete beheko partehartze formularioa
ERRONKAN PARTE HARTZEKO FORMULARIOA
Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Zure datu pertsonalak erabiliko dira, eta tratamendu-jarduera honi erantsiko zaizkio: Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzak eta dirulaguntzak.
- Arduraduna: Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila
- Helburua: Euskara Sustatzeko Zuzendaritzaren laguntzen eta dirulaguntzen deialdiak kudeatzea.
- Legitimazioa: Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.
- Hartzaileak: Arloan eskumena duten administrazioak
- Eskubideak: Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubidea duzu, baita informazio gehigarrian jasotzen diren bestelako eskubide batzuk ere.
- Informazio osagarria: Gure web-orrian kontsulta dezakezu Datuen Babesari buruzko informazio gehigarri eta zehaztua: euskadi.eus